Lehendabiziko erdia parekatua izan bada ere –sei berdinketarekin–, bigarrengoan 2-7ko partziala ezarrita, partida apurtu dute gorriek
Gara. Erasokor eta fin hasi zuen partida bikote urdinak; batez ere, Danel Elezkanok. Lehendabiziko 4-0ko partzialean hiru tanto egin zituen, horietatik bi, airez, eta nolabait, Altunari desafio eginez.