Aldabe-k ASPE-rekin debutatuko du

Nafarroako atzelariak bi urterako sinatu du kontratua, eta abenduaren 8an egingo du debuta Atano III.ean

Joseba Aldabe (Igantzi, 1996-05-10) izango da ASPEko plantillaren aurpegi berria. Atzelari nafarrak bi urterako sinatu du eta debuta laster izango du. Abenduaren 8an, birmoldatu berria den Atano III.a izango da Aldaberen debuterako aukeratutako agertokia. Igantziko atzelariak Zabalarekin jokatuko du Mata eta Erostarberen aurka.

Aldabe ilusioz gainezka zegoen erronka berriaren aurrean. «Afizionatuetan txapelketa asko jokatu ditut, baina abenduaren 8tik aurrera espero dudana desberdina da. Erronka ilusionagarria da», laburbiltzen zuen Josebak. «Niretzat pilota nire bizitza izan da eta nire bizitzako une asko eskaini dizkiot», hausnartu du Josebak. Bere lehentasunak oso argi daude hemendik aurrera: “Jokin Etxanizen eskuetan jarri nahi dut ahalik eta hobekuntzarik handiena egiteko eta profesionalen partidetan maila ona eskaintzeko.

Joseba Aldabe Etxeberria (Igantzi, 1996-05-10)

    • Munduko Txapeldun, 2023.
    • Josetxo Etxandi (Lezo) torneoko txapelduna, 2023.
    • Biharko Izarrak txapelduna, 2021.

 

 

 

Etiquetas / Etiketak: Aldabe
Previous Post
Victoria en el último suspiro y dura crítica al material de Peña II
Next Post
Joseba Aldabe ficha por Aspe con 27 años