Azken bi urteotan, denera hiru aldiz, Altunak geratu du arbizuarraren ibilbidea Buruz Buruko Txapelketan
Aurreko asteburuan eramandako jipoi fisiko eta mentaletik oraindik osatzeke –garaipena eskuratuta lan horiek beti dira errazagoak–, Buruz Buruko Txapelketan jarraitzen duten pilotariek dagoeneko hurrengo jardunaldian dute burua. Bada, jokatuko diren partiden artean, Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak elkarren artean jokatu beharrekoak aparteko ikusmina sortu du, biak baitira txapela janzteko faborito garbiak, are gehiago ligaxkako lehen puntua zakuratu eta gero. Aspeko bi aurrelari nagusienek enpresaren pilotalekuan jokatuko dute elkarren aurka eta, puntuaz harago, partidak baditu pizgarri bereziak, bereziki arbizuarrarentzat.
Leer más | Guztia irakurri: https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20220427/joseba-ezkurdiaren-azkenetariko-erronka