Partida guztian oso nagusi izan ostean, finalerdietan da Zenotzekoa eta Laso/Ezkurdia partidaren irabazlearen aurka arituko da. Bere mailatik urrun aritu den Altuna III.ak, aldiz, Dariori irabazi beharko dio finalerako txartela Aitor Elordiren aurka jokatu ahal izateko
Oraindik edozer gerta liteke eta inor ez litzateke harrituko azaroaren 20 finalean ohiko oilarrak bilduko balira Bizkaia pilotalekuan, baina gaur gaurkoz, kaiolako statu quoa hankaz gora iraultzen amaitu du Peio Etxeberriak Jokin Altunari Donostian 15-22 gailenduta. Bezperan Aitor Elordik egindakoaren bidetik, lehen pilotakadatik markagailuaren agintea hartuta,