Zehaztuta daude buruz buruko finalerdiak: Altuna III.a eta Laso larunbatean ariko dira, Donostian, eta, Artola eta Larrazabal igandean, Gasteizen
Bata klasikoa, berria bestea. Halaxe dira buruz buruko txapelketako finalerdiak. Jokin Altunak eta Unai Lasok partida klasikoa jokatuko dute larunbatean, Donostian (17:30, ETB1); klasikoa, makina bat aldiz jokatu baitute elkarren aurka. Iñaki Artolaren eta Iker Larrazabalen artekoa, berriz, berria da, lehen aldiz ariko baitira elkarren kontra. Igandean jokatuko dute, Gasteizen (17:30, ETB1). Bi finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute ekainaren 1ean, Bilbon, Bizkaia frontoian.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/klasikoa-da-finalerdi-bat-berria-berriz-bestea_2141635_102.html.