‘Konfiantza’ da hitz gakoa

Bosgarren ahaleginean lortu du Ladis Galarzak lehen aldiz binakakoaren finalerdietarako ligaxkarako sailkatzea; Joseba Ezkurdiarekin lortu du. Aitortu duenez, «arantza» atera du hori eginda

Berria. Bazen ordua, motel!». Ozen eta barru-barrutik atera zaio Ladis Galarzari aitormena (Baraibar, Nafarroa, 1990). Ez da harritzekoa. Bosgarren ahaleginean sailkatu da lehen aldiz Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako, Joseba Ezkurdia bikotekide duela. «Denetarik» pasatu zitzaion aurreko lau aldietan. «Aurrenekoan, Bengoetxearekin, eskuin eskuan min hartu nuen, eta bost partida baino ez nituen jokatu; bigarrengoan, Urruti-rekin, bi besterik ez, oinean lesionatu bainintzen; hirugarrengoan, Josebarekin, gutxigatik ez ginen sartu aurreneko lau bikoteen artean; eta iaz, Jokinekin [Altuna], laugarren izan ginen, baina kanporaketa sartu zuten lehen aldiz, eta partida horretan Laso-Albisuren aurka galdu genuen. Atarian geratu naiz askotan, baina aurten, barruraino sartu gara Joseba eta biok. Eta, egia esan, hori lortuta arantza atera dut. Oso pozik nago».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ladis galarza
Previous Post
Contador a cero
Next Post
Aspeko biko indartsuenak, larunbaterako prest