Korapiloa askatzea lortu du Peiok

Partidan sartzea asko kostatu zaio Zenotzekoari, 7-1 eta 13-5 ere joan da atzetik, baina gerora lasaitu eta Elezkano baino osoago heldu da amaierara

Gara. Hasieran marraztutako bide okerra zuzenduta, Peio Etxeberriak osatuko du Lau eta Erdiko final laurdenetako ligaxka Danel Elezkanori partida gogor eta nahasi batean 20-22 irabazita. «Hasieran ez dakit zer gertatu zaidan, lotuta egon naiz, pilotara ondo heldu baina behera botatzen nuen; ez nuen bakarra ere eskuan ondo sartzen. Lotuta egon naiz, presioagatik-edo», onartu zuen irabazleak. Beretzat zorionez, lehen atseden luzean Joseba Ezkurdia botileroak esandako hitzek –«zertarako entrenatzen dugu egunero kantxan gozatzeko ez bada?»–, barruan zuen korapiloa askatzeko balio izan zioten Peio Etxeberriari eta azkenean asko balio duen garaipena eskuratu zuen amaiera estu batean.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: elezkano II, p etxeberria
Previous Post
Etxeberria recobra el aliento
Next Post
Peio Etxeberria reacciona a tiempo y hunde a Elezkano II