Irribarriak eta Rezustak 22-16 irabazi diete Victor eta Mariezkurrenari. Bigarren postuari begira daude Altuna eta Ladis Galarza
Berria. Datorren asteburuan Olaizolaren eta Urrutikoetxearen aurka jokatu behar duten partida erabakigarriaren atarian, puntu baliotsua lortu zuten atzo Irribarriak eta Rezustak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka jokatu ahal izateko kanporaketetan aritzeko. Labriten, 22-16 hartu zituzten mendean Victor eta Mariezkurrena.