Emakumeen Master Cupen antolatzaileek ziurtzat jo dute hurrengo urtean berriz ere antolatuko dutela txapelketa. Igande eguerdian jokatuko dira aurtengo finalak, Zornotzan
Berria. Luzerako etorri da Laboral Kutxa Emakumeen Master Cup txapelketa pilotara, eta indartu egingo da. Lehen ekitaldia igandean bukatuko da, finalekin, baina heldu den urtean berriz ere jokatuko da. Antolatzaileek arrakastatzat jo dute aurtengo aldia, eta ziurtzat jo dute datorren urtean itzuliko direla. Are gehiago, buruz buruko txapelketa bat ere antolatzeko aukera aztertzen ari dira. Halaber, txapelketa honetan aritu diren hainbat pilotarik beste torneo batzuetan jokatzeko deia jaso dute; Añorgako torneoan, kasurako.