Bengoetxea VI.ak eta Larunbek Irribarriaren eta Merino II.aren aurka jokatuko dute gaur. Galtzen duenari asko zailduko zaio sailkatzea
Berria. Gaur hasiko da Binakako Txapelketako ligaxkako bigarren itzulia. Beste sei jardunaldi faltako dira bukatzeko, baina gaur jada erabakigarria izan daitekeen lehen partida jokatuko da. Final kutsua izango du Bengoetxea VI.ak eta Larunbek Irribarriaren eta Merino II.aren aurka Larraintzarren (Nafarroa) jokatuko duten partida. Bi garaipenekin, sailkapeneko azken bi postuetan daude, eta, gaur galduz gero, oso zail izango dute txapelketan segitzea.