Lehengo lepotik burua Aitor Elordik

Aitor Elordi maisuki aritu zen ezkerrez ere

Buruz Buruko txapeldunak sekulako sarrera egin du Lau eta Erdiko San Fermin Torneoan. Aise menderatu du Danel Elezkano Eibarren, San Juan eguneko jaialdian, eta Altunaren aurka jokatuko du Asperen bigarren finalerdia. Aurrenekoa, gaur, Ezkurdia eta Peio Etxeberriaren artean.

Lehengo lepotik burua Aitor Elordik. Buruz Buruko txapeldunari ez dio batere kalterik egin gerriko gorria urte osorako ziurtatzeak, eta sekulako sarrera egin zuen atzo Lau eta Erdiko San Fermin Torneoan. Mallabitarrak 22-4 menderatu zuen Danel Elezkano Eibarren, San Juan egunez antolatu ohi den jaialdian.

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Elordi
Previous Post
Coser y cantar de Elordi
Next Post
El Adarraga ensaya pensando en San Mateo