Luze egin zaio frontoia Artolari

Lasok etengabe zigortu du Artola atzean, eta hala egin ditu tanto asko. 7-0eko eta 9-0eko partzialak egin ditu erroibartarrak, eta partida bideratu.

Unai Lasok bigarren garaipena lortu du buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, Iñaki Artolaren kontra 22-13 irabazita, Labriten (Iruñea), eta eskura du finalerdietara sartzea. Bihar lortu dezake, Peio Etxeberriaren eta Aitor Elordiren arteko partidan zer gertatzen den. Partidak iraun bitartean, pilota atzera bidaltzen ahalegindu da Laso, eta min handia egin dio hor Artolari. Bi partzial bikain lortu ditu, 7-0 eta 9-0ekoak. Lasok azaldu du sakean egon dela gakoa, ondo ibili baita jokoaren alor horretan, baina onartu du «sufritu» ere egin duela. «Pozik» dago, baina bihar zer gertatuko zain. Artolak, berriz, esan du ez duela bere burua ondo sumatu, bereziki eskuinarekin jotzen ez baitu «gozatu», eta, aldi berean, nabarmendu du Lasok oso ondo jokatu duela.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/luze-egin-zaio-frontoia-artolari_2140951_102.html.

Etiquetas / Etiketak: Artola, Laso
Previous Post
Un punto imprescindible
Next Post
Peio Etxeberria hará semifinalista a Laso si le gana a Elordi