B Serieko Buruz Burukoa

ASPEko eta Baikoko 12 pilotari lehiatuko dira apirilaren 4an Azkoitian hasi eta maiatzaren 24an Iruñeko Labriten amaituko den zilarrezko buruz buruko txapelaren bila

Pilotaren sehaska aukeratu dute Azkoitiko B Serieko Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenerako, eta Jorge Oteiza artista unibertsalaren frontoiak izan dira zilarrezko txapelketaren aurkezpenerako esparrua. Ángel Garamendi, CaixaBankeko Euskadiko Merkataritza Zuzendaria, eta Igor Isuskiza, Azkoitiko Udaleko Kirol Zinegotzia, aurkezpenaren aitabitxiak izan dira.

Txapelketak 12 pilotari izango ditu, 6 ASPEkoak eta beste hainbeste Baikokoak. Eibarko sustatzailearen hautatuak hauek dira: Salaberria, Egiguren V, Exposito, Murua, Aldabe eta De la Fuente. Bizkaiko enpresaren aldetik: Alberdi II, Eskiroz, Bakaikoa, Zubizarreta III, atarikoaren galtzailea Agirre/Senar, eta Morgaetxebarria/Lizeagako irabazlea.

B Serieko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian eta maiatzaren 24an amaituko da Iruñeako Labriten. Txapelketak final-zortzirenak eta final-laurdenetako ligaxka, bi finalerdi (Azkoitian jokatuko direnak) eta finala ditu.

Previous Post
El Navarra Arena y su pelotazo menos