Navarra Arena berriaren gertutasuna, bizitasuna eta pilotaren soinua nabarmendu dituzte pilotariek
Gara. Ateak ireki aurretik, hamaika eztabaida sortu ditu, eta gehienak galdu, Iruñeko pilotalekuak eta bere baitan biltzen duen Navarra Arena kiroldegiak, egokitasunaren, gastuaren eta erabilgarritasunaren inguruan. Irailaren 29an Codere Mastersaren finalaren inguruan ateak ireki aurretik, atzo egin zuten frontoiaren jendaurreko lehen proba Aspeko eta Asegarceko pilotariek eta lehen inpresioan bederen, lehen azterketa oso nota onarekin pasatu zuen.