«Nire ibilbideko garairik onenean nago. Erregulartasuna lortu dut»

Finalerdietako ligaxkako lehen partida irabazita, Albisuk eta Peña II.ak lehen urratsa egin dute finalerako bidean. Atzelariaren iritziz, «mesede» handia egin die «presiorik gabe» aritzeak. «Oso gustura» ari dira

Berria. Jon Ander Albisuk (Ataun, Gipuzkoa, 1990) zenbaki biribila du Binakako Txapelketan: hamargarren aldiz ari da. Pablo Berasaluze, Iñaki Artola, Victor Esteban, Unai Laso, Aimar Olaizola eta Jon Ander Peña izan ditu bikotekide, eta hamar ekitaldietatik zazpitan iritsi da finalerdietako ligaxkara. Finala jokatutakoa da, 2013an, baina ia ez zuen gozatu, haren bikotekide Berasaluze II.ak orpazurda hautsi baitzuen partida hasi eta gutxira. «Barru-barruan» sartua du arantza. «Ea aurten atera dezakedan», dio. Bide onean daude bera eta Peña II.a.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Zabaleta
Previous Post
Pendientes de su pegada
Next Post
Zabaleta no se fía ni un pelo