Altunak bigarrenez jarraian jokatuko du buruz buruko finala. Igandean da partida, baina oraindik ez daki noren aurka ariko den: Artola edo Rezustaren kontra. Artola izatea nahi du: «Hark jokatzea litzateke justuena, baina hark erabaki behar du»
Berria. Aldaketen txapelketa izan da buruz buruko hau. Berdin dio. Jokin Altunak tinko eusten dio (Amezketa, Gipuzkoa, 1996). Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta nagusitasunez kanporatu ondoren, bigarren aldiz jarraian ariko da finalean; hirugarren aldiz azkeneko lau ekitaldietan. 2018an irabazitako txapelari bigarrena gehitu nahi dio: