Altuna III.a lau eta erdiko txapelketako finalerdietarako sailkatu da, Elezkano II.ari 14-22 irabazi baitio Bilbon. 9-1 galtzen hasi, eta gero 5-21eko partziala egin du
Berria. Jokin Altuna balekoa da. Oraindik ez du aurtengo lau eta erdiko txapelketa irabazi, eta irabaziko duen ere ikusteko dago, baina lorpen oso baliotsua eskuratu zuen atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan: presioaren eta tentsioaren zama jasanezina kendu zuen gainetik. Buruz buruko finala galtzea kolpe latza izan zen harentzat, eta atzoko garaipenak ez dio gozatuko disgustua, baina buelta ematen hasteko balioko dio. Lau eta erdikoan, finalerdietan da berriz, Danel Elezkanori 14-22 irabazi eta gero.