Betidanik esan izan da zaila dela buruz buru jokatzea fisikoki indartsua eta jotzailea izan gabe, baina Jokin Altunak modalitatearen logika hautsi du. Igandean jokatuko du lehen finala, jokatzeko estilo propioari eta lan fisiko gogorrari esker.
Berria. Amezketako (Gipuzkoa) pilotalekua berritu egin dute, eta bertan xafla bat ikus daiteke Joxean Tolosaren irudiarekin, buruz buruko txapeldun izan zenekoa. «Ea aurten zurea ere jartzen dugun», esan dio Amezketako udaleko idazkariak Jokin Altunari (Amezketa, Gipuzkoa, 1996). Bertan egin du solasaldia pilotariak. Idazkariaren hitzak herrian bizi den baikortasun giroaren lagina dira.