Bikote irabazlea hirugarren postuan da sei punturekin, binakako txapelketaren sailkapenean
Berria. Garaipenarekin, finalerdietarako sailkatzeko beste urrats bat eman dute Olaizolak eta Imazek, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Hirugarren dira sailkapenean, Elezkano-Rezusta eta Altuna-Martijaren atzetik, azke bikote horrekin sei puntura berdinduta. Atzetik dituzte Urrutikoetxea-Galartza eta Ezkudia-Zabaleta, bosna punturekin.