Ostiralean hasiko da Lau eta Erdiko Txapelketa, Agoitzen

Hamabi pilotarik jokatuko dute, eta horien artean bi ariko dira lehen aldiz: Iker Larrazabal Baikokoa eta Iker Salaberria Aspekoa. Azaroaren 19an jokatuko dute finala, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Nagusiki, Unai Laso faltako da; gutxienez abendura arte ez du jokatuko

Ohitura da jada. Masterseko finala jokatuta amaitzen da udako pilota denboraldia, eta jarraian hasi Eskuzko Pilota Enpresen Ligaren (EPEL) lau eta erdikoa. Ostiralean hasiko da, Agoitzen (Nafarroa), eta ia hilabete eta erdi iraungo du, azaroaren 19an jokatuko baitute finala, Bilbon, Bizkaia frontoian. Gaur goizean aurkeztu dute txapelketa, Bizkaia frontoian bertan. Hamabi pilotarik jokatuko dute berriro, enpresa bakoitzetik seik. Aspetik, Joseba Ezkurdia, Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria, Iker Salaberria eta Danel Elezkano (ez da aurkezpenean egon) arituko dira; Baikotik, berriz, Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Asier Agirre. Zazpigarren urtez jarraian, aurrelariak dira guztiak.

+ info: https://www.berria.eus/albisteak/233535/ostiralean-hasiko-da-lau-eta-erdiko-txapelketa-agoitzen.htm.

Previous Post
Un Cuatro y Medio con varias incógnitas por resolver
Next Post
Ezkurdia y Altuna, a por la frontera de Julián Retegui en el Cuatro y Medio