Berria. Erik Jaka eta Joseba Ezkurdia gustura daude etziko lau eta erdiko finalerdirako aukeratutako pilotekin. Hirutan jokatu dute elkarren aurka txapelketa nagusi batean, eta beti irabazi du Ezkurdiak: bitan buruz buru, eta behin lau eta erdian; azken hori iaz, finalerdietan (22-20). Baina argi du: «Ez du zerikusirik, Erikek izugarri hobetu baitu. Asko arriskatzen du, eta edozein aukera aprobetxatzen du. Ilusio handia egiten dit buruz buruko txapeldunaren aurka jokatzea», esan zuen atzo.
Partida «bizia» espero dute Jakak eta Ezkurdiak
