Erik Jakari 13-22 irabazi dio. Hasieratik hartu du aurrea markagailuan, eta partida borobila egin du
2020. urteko txapelduna ez da izango Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Peio Etxeberriak 13-22 irabazi dio Erik Jakari Tolosako Beotibar pilotalekuan (Gipuzkoa), eta argi utzi du zeresana emateko asmoa duela. «Buruz buru jokatu dudan partidarik onena da», aitortu du neurketa bukatu berritan.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/peio-etxeberria-final-laurdenetako-ligaxkan-izango-da_2140043_102.html.