Zabalera ateratako sake baten bidez egin du azken tantoa zenoztarrak. Azken jardunaldian Artolaren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da nor sailkatuko den finalerdietara
Sari handiak lortzeko arrisku handiak hartu behar omen dira, eta horren jakitun da Peio Etxeberria. Gaur, Aitor Elordiren aurkakoan, 21-21 berdinduta zirela, zenoztarrak zabalera atera du sakea, eta modu ikusgarrian egin du azken tantoa. Oso gaizki irten zitekeen jokaldia, baina bikain atera zaio. Emaitza horri esker, final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua eskuratu du, eta azken jardunaldian Artolaren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da finalerdietan nor izango den.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/peio-etxeberriak-buruz-burukotik-kanpo-utzi-du-elordi_2140952_102.html.