Atzelari ataundarra erabat nagusitu zaio Jon Mariezkurrenari atzean eta ez dio inolako aukerarik eman Jokin Altunari jokoan sartzeko. Hasieran faboritoen artean inork aipatu ez arren, behetik gora egin dute lehiaketan eta sasoi betean iritsiko dira finalera
Gara. Peña II.a eta Albisu izango dira Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurkariak datorren igandean jokatuko den Binakako Txapelketaren finalean. Bi gipuzkoarrek 14-22 menderatu zituzten Altuna III.a eta Mariezkurrena Bilboko Bizkaia pilotalekuan eta ongi merezita lortu zuten finalerako bigarren txartela.