Bikote gazteak Urrutikoetxea-Albisu bikote beteranoak baino hobeto eutsi zion fisikoki asko gogortu zen Beotibarreko neurketari. Gorriak 14-12 aurretik ziren, baina 15-22 galdu zuten 1-10eko azken partzial baten ondoren
Jon Ander Peñak eta Jon Mariezkurrenak 15-22 menderatu zituzten atzo Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisu, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zen Binakako Txapelketako partidan. Neurketa oso parekatua izan zen, asko gogortu zena, eta azken txanpara freskoago iritsi izanak eman zien garaipena gazteei.