Play-offetako egunak eta frontoiak erabakita, zein bikote ariko diren argitu behar orain

Hilaren 25ean Atano III.ean aurreneko faseko hirugarrena eta seigarrenak lehiatuko dira batetik, eta bestetik, hilaren 27an, Gasteizko Ogeta frontoian ikusiko dute elkar laugarren eta bosgarren postuetan amaitzen duten bikoteek. Hala ere, zortzi bikoteek aukerak dituzte hurrengo fasera pasatzeko

Gara. Binakako Txapelketak asteazken honetan konfirmatu ditu finalerdietarako ligaxkara sailkatzeko play-offak noiz eta non jokatuko diren. Hala, Atano III.a pilotalekuan hilaren 25ean, ostiralez, aurreneko faseko hirugarren sailkatuak seigarrenaren kontra jokatuko du eta bestetik, hilaren 27an, zapatuan, Gasteizko Ogeta frontoian ikusiko dute elkar aurreneko fasean laugarren eta bosgarren pistuan amaitu duten bikoteek.

Gehiago irakurri

Previous Post
La clasificación está que arde
Next Post
Untoria operado con éxito