Buruz buruko txapeldun izandakoak dira Iker Irribarria eta Erik Jaka. Iaz ez zuten parte hartu, min hartuta baitzeuden. Astelehenean elkarren aurka jokatuko dute Eibarren, final-zortzirenetan.
Buruz burukoak dituzte oroitzapenik ederrenak Iker Irribarriak (Arama, Gipuzkoa, 1996) eta Erik Jakak (Lizartza, Gipuzkoa, 1994). Ez da harritzekoa. Txapela irabazi dute biek: Irribarriak, bitan, 2016an eta 2019an; eta Jakak, behin, 2020an. Ez batak, ez besteak ezin du saihestu zerbait berezia sentitzea txapelketa nagusia iristen denean.
Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1996/021/001/2022-04-14/pozari-lan-ona-gehitu-nahi-diote.htm.