Artolaren aurkako norgehiagokaren bezperan, aste zaila izaten ari dela onartu du Jokin Altunak
Gara. Lehen ere izanak ditu porrot mingarriak –iaz, esaterako, zazpi tantotan, aurten baino bost gutxiagotan, geratu zen Urrutikoetxearen beraren aurka–, baina Lekunberrin igandean jasotako kolpea gogorra izan zela ezkutatzeko asmorik gabe mintzatu zen atzo Jokin Altuna Eibarren, Iñaki Artolaren aurka jokatu behar duen partidarako materiala aukeratu ostean.