Lehen mailan bi ordezkapen baino ez dira izan lehen itzulian, promoziokoan, aldiz, zazpi ordezko aritu dira
Gara. Etzi hasiko da Tolosan Binakako txapelketaren zazpigarren jardunaldia, lehen fase luze honen ekuatorea, hain zuzen, eta partida horretan bertan txapelketa osoan zehar izan den bigarren ordezkapena gertatuko da, Ruben Salaverrik bere eskuin eskua gorde nahi duen Jon Mariezkurrenaren hutsunea beteko baitu, Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaleta liderren aurka, Erik Jakaren atzelari gisa.