ASPEren zozketa BEREZIA Astelenan

Eibarko pilota enpresak bi lagunentzako bazkari bat (250 €) eta Binakako Txapelketako Finalerako bi sarrera zozketatuko ditu igandean Eibarko pilotalekura joango diren zale guztien artean.

Beti du bere pizgarria katedralera eskutik joatea txapelketako partida bat ikustera. Datorren igandean, are gehiago. ASPEk Astelenara zozketa berezi batekin joaten diren zaleen leialtasuna eskertu nahi du. Igandean Eibarko pilotalekura hurbiltzen diren pilotazale guztiei 2 txartel emango zaizkie, kantxara joaten diren zaleei, eta 1 harmailetara joaten direnei. Zozketako saridunari bi lagunentzako bazkari bat oparituko zaio, 250 €-koa, eta martxoaren 31n Navarra Arenan jokatuko den Binakako Txapelketako Finalerako bi sarrera.

Sakatu hemen Elordi-Rezustaren eta P.Etxeberria-Zabaletaren arteko partidarako sarrerak erosteko.

Etiquetas / Etiketak: Elordi, p etxeberria, Rezusta, Zabaleta
Previous Post
«Depende del día, soy diestro o zurdo»
Next Post
El Ederrena de Urretxu como pista de despegue para el Parejas