Gara. Suaren gainean dantzan trebatutako bi bikotek neurtuko dituzte indarrak larunbat honetan Logroñon, eta Adarragan ere inolako sarerik gabe aritu beharko dute, galtzen duenak ia ezinezko izango baitu finalerako sailkatzea. Hamalau jardunaldi luzeren ostean, halaxe aritu ziren Altuna-Mariezkurrena eta Ezkurdia-Ladis Galarza duela bi aste play-offean, eta Aspeko bi bikoteek aurrera egin ahal izan zuten. Oraingo honetan, ordea, bietako batek oinak erreko ditu, ezinbestean.
Suaren gainean dantzatzen trebatutako bikoteak parez pare Adarragan
