Atano III.aren errebantxa bertan behera

Altuna III.ak gainkarga du giharretan eta Amezketako aurrelaria Elordiren aurka buruz buruko partida bat jokatzera behartzea ez litzateke zuhurra izango

Jokin Altunak gainkarga du giharretan, eta fisioterapeutak emandako argibideei erantzunez, ASPEk erabaki du uztailaren 18an Aitor Elordiren aurka Atano III.ean jokatuko duen Buruz Buruko Finaleko errebantxa bertan behera uztea.

Altuna III.ak gainkarga du eskuineko dortsal zabalaren lotura miotendinosoan. Bere fisioterapeutaren gomendioen arabera, Amezketako aurrelaria buruz buruko partida baten eskakizunaren aurrean agertzeak amaiera okerragoa eragin dezake. Horregatik, ASPEk sarreren prezioa lehenbailehen itzuliko du.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elordi
Previous Post
Larrazabal y Mariezkurrena cumplen su objetivo y ya están en la final
Next Post
Ezkurdia y Zabaleta llevan a la final de San Fermín a Altuna-Rezusta