Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketa irabazi dute. 22-13 nagusitu zaizkie Unai Lasori eta Ander Imazi, distira gutxiko final batean. Elordik lehen txapela du Lehen Mailan; Zabaletak, berriz, laugarrena
Aitor Elordik (Mallabia, Bizkaia, 1996) oso argi utzi zuen txapela irabazi berritan: «Finalak irabazteko jokatzen dira, ez ondo jokatzeko». Ondo jokatuta irabaziz gero, biribilagoa da ospakizuna, baina denbora bat pasatuta, inor gutxi gogoratzen da final ona edo txarra izan zen. Urtearen eta txapelketaren segidan, garailearen edo garaileen izenak eta emaitza soilik ageri dira, eta jendeak horri baino ez dio erreparatzen. Txapelak estaltzen du dena.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/2062/029/001/2023-04-04/txapelak-estaltzen-du-dena.htm.