Txapelketa biribildu nahi dute

Mariezkurrena, Artola, Ezkurdia eta Rezusta pilota aukeraketa egunean

Binakako txapelketako finala jokatuko dute gaur Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrenak, Iruñeko Nafarroa Arenan. Aspeko bikotea jotzen du faborito Oier Zearra pilotari ohiak, «berme handiagoa» eskaintzen duela uste baitu.

Urteko egunik handienetako bat izango du gaurkoa pilotaren inguruak, Binakako Txapelketako finala jokatuko baita Iruñeko Nafarroa Arenan (17:00, ETB1). Lau hilabete luzeko jardunaren ondoren, bi bikote onenak ariko dira txapelaren lehian: Joseba Ezkurdia-Beñat Rezusta eta Iñaki Artola-Jon Mariezkurrena. Finaletan esperientzia handia du Aspeko bikoteak; gorengo mailan lehen finala izango dute, berriz, Baikoko pilotariek. Bete-beteko finala espero da, baina, alde txikiagatik izanagatik ere, Ezkurdia eta Rezusta jotzen dituzte faborito adituek. Baita Oier Zearrak ere (Galdakao, Bizkaia, 1977). Besteak beste, Aspeko bikoteak «berme handiagoa» eskaintzen duela iruditzen zaio: «Txapelketan eurak izan dira onenak, baina finaletan argi dago egun eta ordu jakin horretan jokatu behar dela. Beraz, final irekia espero dut».

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/txapelketa-biribildu-nahi-dute_2139651_102.html.

Etiquetas / Etiketak: Artola, ezkurdia, mariezkurrena ii, Rezusta
Previous Post
Hormigas y luciérnagas en la final del Parejas
Next Post
En juego la txapela del Parejas con mayor exigencia