Binakako Txapelketako gazteena izan da, eta, era berean, ezusteko handiena. Bizkarrekoa izan da finaletik hain gertu bukatzea, baina Martija pozik dago eginiko lanarekin
Berria. Ingeniaritza Mekanikoko ikaslea da, eta iaioa matematiketan. Beraz, Julen Martijak (Etxeberria, Nafarroa, 1997) badaki finalean sartzea ia ezinezkoa dutela. Hala ere pozik dago eginiko txapelketarekin. Igandean Elezkano-Rezustaren aurka jokatuko du, eta partida on batekin bukatu nahiko luke.