Amezketarrak harro erakutsi zien hedabideei bere bosgarren txapela, finalaren biharamunean. Era askotakosentipenak pilatu ziren igandean Bilbon, egindako txapelketa ongi laburbildu zuen partidan
Gara. Jokin Altunari ohitura ederra bilakatzen ari zaio finalen osteko astelehen arratsaldeetan komunikabideekin hitzordua jarri beharra. Bakarkako segidako hirugarren txapela bereganatu zuen amezketarrak igandean Bilbon, eta, atzo onartzen zuenez, pozik baina nekatuta zegoen biharamunean. Baina ez ospakizunengatik bereziki, nahiz eta hori ere asko eskertu zuen.