Goitik behera menderatu du Bengoetxea VI.a eta bera izango da Altunaren aurkaria hilaren 19ko finalean
Gara. Mikel Urrutikoetxeak sasoi puntu paregabean dagoela berretsi zuen Logroñoko Adarraga pilotalekuan eta Oinatz Bengoetxeari aukerarik txikiena ere ez zion eman. Zaratamoko aurrelariak ezin hobeto jokatu zuen, hasi eta buka, hatz bat apurtuta daukala antzeman ere egin gabe, eta leitzarrak ezin izan zuen ezertxo ere egin. Lau eta Erdiko bigarren finala izango da bizkaitarrarentzat azken hiru urtean.