Eskuin belauneko minak behartuta, erretiroa hartzear da, 26 urterekin, ia zortzi urtez profesionaletan aritu eta gero. Etzi jokatuko du azkenekoz, Donostian. «Pena» du, «nahi baino lehenago» esango baitu agur. Baina «harro» dago egindakoaz
Ia ez dabil inor Araman (Gipuzkoa), eta dabiltzan apurrak udaletxearen parean daude. Komunikabideetako langileak dira denak. Barruan dago Iker Irribarria (Arama, 1996), elkarrizketak ematen. Badu bukatzeko gogoa. «Ea zaparrada bukatzen den», esan du.