Victor Estebanek datorren abuztuaren 10ean jokatuko du azken partida profesionaletan, eta atzo jakinarazi zituzten horren inguruko xehetasunak. Bere sorterrian izango da, Ezkarain (Errioxa, Espainia). Rezustarekin batera jokatuko du, eta Altuna III.a-Martija izango dituzten aurrean. Aurretik Ezkurdia-Eskuzak Dario-Bikuñaren kontra neurtuko dituzte indarrak.
Victor Estebanek abuztuaren 10ean esango du agur
