Urdaibaiko Ekoetxean aurkeztu dute Buruz Buruko Txapelketa, gaur. Zabalak eta Urrutikoetxeak emango diote hasiera txapelketari, ostiralean bertan, Donostian
Urdaibaiko Ekoetxean aurkeztu dute Buruz Buruko Txapelketa; hau da, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biosfera erreserba bakarraren bihotzean. Hamabi pilotariek, ordea, ekainaren 2rako egin nahiko lukete erreserba, Bizkaia frontoiko final handirako. Javier Zabala eta Jose Javier Zabaleta izango dira berrikuntzak, iazko txapelketarekin alderatuta. Bestetik, Mariezkurrenak uko egin dio parte hartzeari, eskuko minez baitago. Hutsune nagusia Peio Etxeberria izango da. Lau eta erdiko finala jokatu eta binakako txapela jantzi ostean, Aspek kanpoan utzi du. Ostiralean hasiko da txapelketa, Donostian, Zabalaren eta Urrutikoetxearen arteko partidarekin.
+ info: https://www.berria.eus/kirola/buruz-burukoa_2123118_102.html.