Zabalak aise hartu du mendean Ezkurdia

Hasi eta buka, partidan nagusi izan da errioxarra, eta Ezkurdia, aldiz, gozakaitz aritu da une oro. Zabala bizi-bizirik iritsiko da hirugarren jardunaldira, eta Ezkurdiak ia ezinezkoa dauka aurrera egitea.

Bizi-bizirik iritsiko da Javier Zabala Buruz Buruko Txapelketako hirugarren jardunaldira. 22-11 menderatu du partida hasieratik sufritzen aritu den Joseba Ezkurdia. Errioxarrak Binakako Txapelketan erakutsi zituen dohainak erakutsi ditu, beste behin: postura guztiak menderatzea, joa, eta tantoa amaitzeko abilezia. Nagusi izan da Labriten, hasi eta buka. Ezkurdia burumakur joan da etxera, ezin izan baitu deus egin errioxarrari aurre egiteko.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/zabalak-aise-hartu-du-mendean-ezkurdia_2124032_102.html.

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, zabala
Previous Post
Zabala presenta su candidatura a las semifinales
Next Post
Caderazo de Laso a un Altuna III desconocido