Etxarrengo atzelariak zenbait aldaketa egin ditu bere egunerokoan; entrenamenduetan zenbait moldaketasartu ditu eta ikasten ere hasi da, eta bere ibilbideko unerik gozoena ari da bizitzen, lesioak ahaztuta
Gara. 28 urterekin, bera izango da finaleko pilotaririk beteranoena eta nortasun agiriak esan dezakeenetik harago, kantxan ere inoiz ez bezalako heldutasuna erakusten ari da Etxarrengo atzelaria. 2015ean orkatilan lehenengo eta eskuan geroago izandako arazoen ostean, gora egin du nafarraren jokoak eta aldeak markatzen ari da jokatzen duen partida bakoitzeko. Zein da baina, berezkoa duen elegantzia eta joari gehitu zaion errezetaren osagai magikoa? Zabaletak oso argi dauka. «Nik uste gosea dela, orain gose handiagoa daukat partidak eta txapelak irabazteko», azaldu dio GARAri egungo Binakakoaren atzelari txapeldunak.