Lehen bederatzi partidetatik bakarra irabazita, ia aukerarik gabe zeuden Jaka-Martija. Baina azken biak irabazi dituzte, eta kanporaketa jokatzeko lehia betean sartu dira. «Azkeneraino borrokatuko gara», dio atzelariak
Berria. Azken bi garaipenek «konfiantza handia» eman dietela aitortu du Julen Martijak (Etxeberri, Nafarroa, 1997). Hala ere, zehaztu du «inoiz» ez dutela galdu sailkatzeko itxaropena, «ezta bolada txar bete-betean» zeudenean ere.