Artola-Mariezkurrenak 22-21 galdu dute Ezkurdia-Ladis Galarzaren aurka, eta, beraz, Altuna III.a-Martija sailkatu dira finalerdietarako
Berria. Kito. Zehaztuta daude kontu guztiak Binakako Txapelketako aurreneko ligaxkan. Partida bat falta da jokatzeko, Altuna III.a-Martijak eta Bengoetxea VI.a-Imazek gaur Donostian jokatuko dutena. Baina sobera dago norgehiagoka hori. Jakina da jada zein lau bikote ariko diren finalerdietako ligaxkan: Aspetik, Elezkano II.a-Rezusta, Irribarria-Zabaleta eta Altuna III.a-Martija; eta Baikotik, Victor-Albisu. Bi aste barru hasiko da bigarren ligaxka.