Buruz buruko finalean kolpea hartu ondoren, berriro ere txapela jantzi ahal izan du Jokin Altunak. Baina ez du atseden hartzeko aukera handirik, gaur binakako txapelketa aurkeztuko baita
Tolosaldeko Ataria. Euria ari zuen atzo arratsaldean Amezketan, baina horrek ez zion axola Jokin Altunari (Amezketa, 1996). Lau eta erdiko txapeldun berriak txapela zuen buruan, eta horrek ederki babesten zion. Bere bigarren txapela du kaiolakoan.