Zuriz jantzirik esan du agur

Juan Martinez de Irujori omenaldi hunkigarria egin diote Labrit pilotalekuan, gaitz batek erretiroa hartzera behartu ondoren. Egun gazi-gozoa izan da pilotazaleentzat

Berria. Zorionak, San Juan. Hala zioen Labrit pilotalekuan eskegitako pankarta batek. San Joan gaueko garrak itzali berritan, udaberriari ez ezik, pilotari handi bati agur esan zioten atzo Iruñean. Juan Martinez de Irujori. Haren izena behin eta berriro oihukatu zuten Labriten: frontoiko paretara bota, errebotatu eta oihartzunari esker areagotutako oihuek zaleen beroa agertu zuten. Egun gazi-gozoa izan zen zaleentzat. Gazia, Irujok pilota utzi behar izan duelako bihotzeko gaitz baten ondorioz. Gozoa, arratsalde eta omenaldi ederra gozatu zutelako denek. Irujok ezin izan zuen azken partida jokatu, baina zuriz jantzita atera zen kantxara.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Mtz de Irujo
Previous Post
Adur Lasa: «He heredado la garra de mi tío Oskar, pero no tanta como para romper sillas»
Next Post
Irujo seguirá siendo el rey