Salaberria: ‘Tolosakoa amets bat izan zen’

ASPEpelota.eus. Iker Salaberrriak urtebete ez du bete profesionaletan eta larunbatean Tolosan lehen estelarra jokatu zuen. Beñat Rezustarekin 22-11 gainditu zituzten Egiguren V.a eta Zabaleta. Azken hilabeteetan Salaberriaren jokoak goraka egin du eta lehen hilabete hauetan bizitakoaz galdetu diogu.

  • ‘Debutatu nuenetik aurrerapauso txikiak eman ditut. Bai eskumarekin botera eta gantxoarekin. Txispa gehiagorekin aurkitzen naiz eta guzti honek isla dauka jokoan. Etxanizekin saio ugari egin eta asko ikasi dut. Gainera lantaldean daukagun giroa oso ona da eta horrek asko laguntze du aurrera egiteko’.
  • ‘Larunbatean jokatu nuen partida amets bat bezala izan zen. Gaur egun dauden 2 atzelari onenekin. Egiguren eta neretzako aukera paregabe izan zen. Beñatek asko lagundu zidan eta lehen momentutik partida oso sartuak hasi ginen’.
  • ‘Nire lehen helburua orain datorkigun buruz burukoa da.Entrenamendu batzuk egin ditugu eta prestaketak aurreratuta ditugu. Ea momentu onean heltzen naizen txapelketara’.
Etiquetas / Etiketak: Salaberria
Entrada anterior
Comunicado de prensa
Entrada siguiente
Dario: ‘En el mano a mano me siento cómodo’