Maiatzaren 29an izango da partida, 3.000 eserlekuko pilotalekuan. Masters torneoko bi finalerdiak eta finala ere bertan jokatuko dira
Berria. Nafarroa Arenako frontoia ari da pilota munduan bere tokia egiten, apurka-apurka. Esku Pilotako Enpresen Ligak (EPEL) atzo baieztatu zuen 2022ko Buruz buruko Txapelketako finala Nafarroa Arenan jokatuko dela, lehendabizikoz. Maiatzaren 29an jarri dute finala, eta partida atzeratzeko aukerarik ez da egongo. Akordioa pilota enpresak eta Nafarroa Arena kudeatzen duen NICDO enpresa publikoak itxi dute.
Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1879/020/001/2021-11-27/2022ko-buruz-buruko-finala-nafarroa-arenan-jokatuko-da.htm.