Iragan larunbatean ondo jokatu zuen arren, Jose Javier Zabaleta ez dabil erregular. Sasoiko dago, baina partida txarra egiteko «beldurrak» lotu egiten du.
Berria. Joan den larunbatean txalo artean irten zen Labriteko kantxatik. Berarentzat ziren, eta Jose Javier Zabaletak (Etxarren, Nafarroa, 1991) ez du ezkutatu gustura hartu zituela. «Aspaldi ez nuela horrela jokatzen. Udan izan ditut partida onak, baina azkenaldian konfiantzarik gabe nabil, eta larunbatean Josebak [Ezkurdia] eta biok partida handia egin genuen. Huts gutxiko partida izan zen. Pozik irten ginen».