Joseba Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi dio Victor Estebani lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen lehian
Berria. Joseba Ezkurdiak indartsu ekin dio lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkari. 22-5 irabazi zion atzo Victor Estebani, Legution (Araba), eta, horri esker, garaipen bat du jada, eta lehen urratsa egin du lehen aldiz finalerdietara iristeko bidean. Bikain hasi arren, Ezkurdiaren burua ez da hurrengo neurketatik harago joango. Izan ere, aurreko bi ekitaldietan irabazi egin zuen ligaxkako estreinakoan, eta aurrera egin ezinik geratu gero, hurrengo bi partidak galdu ondoren. Ez du berriro halakorik gertatzerik nahi.